sábado, 28 de marzo de 2009


.
.
Hariak. Gurasoen hariak, halabeharren hariak,

norbere gorputzaren hariak,

lagun minen hariak, behaztopatzeko modu

luzeak hariak.

.

Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako

hariak. Titerearen modukoak,

batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo

korapilatzen.

.

Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen,

hariei kasu egiten,

harien kontra tiraka, harien gatibu. Eman dezagun

berrogei urtez horrela

eta bat-batean ohartu ezetz, eguzkiaren edo

hilargiaren

errainuak bezalakoak direla, eta ez zaituztela lotzen,

azkenean, ez duzula haririk.

.
.
Joseba Sarrionaindia
(Hariak)
.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

jodeee... irakurtzen doten bakotzien, sentzu desberdin bat hartzentzat poema honeri, momentuen araberako sentzue... supongo beste batzukaz bardiñe pasako iatela...enaz poesia zalie...baia hau berezize izen/izengo da, bizi izendako zehozer akordateztelako (abesti bat entzun ta hil arte sentimendu/momentu bat akordarazten dotzun lez...)ta nik, eztooooot gure horii!!

lehen esantzuten moduen... ENPAGUE dotzatie domekari...

mosutxu!!

H dijo...

Hari barik ez dao biderik...

H dijo...

Bizi gara!^^

Karrera amaitzeko kriston goguakin, baina tira, ia suertia doten eta amaitzeoten...XD

Idazteko inspiraziño gitxi topaten dot egunotan, o sea ke...a tirar de dnd se puede, señora!! XD

Zelan zeu?...

Anónimo dijo...

batzutan haridxek kate ugertu bihurtzen diez

(argentinara juteko kapaz ez dan bat)