martes, 7 de octubre de 2008

Badakit...









.


Badakit...
...ez dituzula oroitzapenak ahantziko...eta...benetan senti dut...nire memoriaren gutxitasuna zure ondoan...
Badakit...
...begiak kolorez jantziko dizkidazula...hain kolore argiz, ezen argitasunak itsutuko nauela...
Badakit...
...ezer gutxi dakidala...baina zuk utzitako arrastoa hitzekin apainduko dudala...
Badakit...
... sarritan, zure gibelean izkutatzen naizela,...eta zuk...nire ordez, paisaia marraztuko duzula...
Badakit...
...hor zaitudala...eta gaur, inoiz baino hurbilago...ene “kamera” maitea...
.
Argazkixek Rumanian atarata.

1 comentario:

eneko dijo...

aragazki ederrak dekozuz e!!!!